martes, 23 de febrero de 2010
Bartzelonak irabazi du Espainiako Kopa
80-61 nagusitu zaio Real Madrili. BECen jokatu dute txapelketa.
Berria.info 2010-02-21 - 21:18:07
Gaiak:
Bozkatu
Espainiako Estatuko egungo talderik onena dela erakutsi du berriz ere Bartzelonak gaur BECen (Barakaldo, Bizkaia), aise irabazi baitu Espainiako Kopa. Real Madril izan du aurkari finalean eta 80-61 hartu du mendean.Bi taldeak lehen laurdenean baizik ez dira egon parean: 19-16 bukatu dute aurretik katalanek. Harrezkero, jaun eta jabe horiek. Atsedenean 40-25 zeuden. Gero ia 30 puntuko aldea ere eduki du.Fran Vazquez Bartzelonako jokalaria izan da gaur ere partidako onena: 14 puntu -18 minututan-. Ricky Rubio basea eta Erzam Lorbek pibota ere oso ondo: bakoitzak 13 puntu. Partidako fitxa hemen.Hain zuzen, Vazquezi (2,09 metro, 26 urte; Galizia) eman diote txapelketako jokalaririk onenaren saria: MVP. Kopan hark izandako batez bestekoak: 12 puntu, 4,3 errebote, 15eko balorazioa.Bere 21. Kopa du Bartzelonak. Real Madrilek 1993an irabazi zuen azkeneko aldiz.Txapelketan aritu diren zortzi taldeetatik bi Euskal Herrikoak izan dira: Caja Laboral Gasteizkoa -finalerdietara iritsi zen- eta Bilbao Bizkaia Basket -final-laurdenetan erori zen-.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario